martes, 27 de enero de 2009

domingo, 25 de enero de 2009

BOLA ZURIA


Gaur 2100ren Otsailaren 10 da. Laister inauteriak izango dira eta jantzia bilatu ezinean nabil. Mattin dut izena 14 urteko mutil berritsu bat naiz, lagunekin egotea gustatzen zait. Aurten inauterietan lagunekin mozorrotuko naiz. Bakoitzak bere etxean daukan zerbait hartuko du eta denon artean zer ateratzen den ikusiko dugu.

Jantziren bat bilatzeko asmoz ganbarara igo naiz gaur goizean. Arropa arraro batzuk hartuta neuzkala, kutxa bitxi bat ikusi dut, inoiz ikusi ez dudana. Birritan pentsatu gabe kutxa ireki dut eta ... jantzi arraro eta zahar batzuk zeuden eta haiekin batera nire birramonen argazkiak. Mozorrotuta zeudela zirudien baina ez nekien zertaz. Arropa ugari zeramaten, praka luzeak, oso beroki potoloak ... Baina gehien harritu nauena eskuan zeramana izan da: bola zuri bat, gurinezkoa zirudien. Baita paisaian ere gurina zegoela zirudien. Guztia zuri-zuri ikusten zen.

Jateko ordua heldu denean amari argazkiak erakutsi dizkiot. Ez zekien zer zen baina derrepentean bere gurasoak kantatutako istorio batez gogoratu da.
-2010an bizi izan ziren pertsonek bero aldiak eta hotz aldiak izan zituzten baina planeta gaizki tratatu zutenez aldaketa klimatikoa gertatu zen. Ur asko galdu zen eta hotza desagertu zen.
Inork ez zidanez erantzunik ematen internetera jo nuen. Bola zuri horri “elurra” deitzen zioten. Hotza egiten zuenean elurra egiten zuen eta umeek panpinak egiten eta bolak botatzen zituzten. Hortxe konturatu nintzen zelako garrantzia daukan planeta ondo zaintzea, nahiz eta berandu izan, zerbait egin ahal da planeta salbatzeko. Pentsatzen eta pentsatzen hasi nintzen eta bururatzen zitzaidan ideia bakarra hauxe izan zen: denboraren tuneletik bueltatzea 2009. urtera eta han dauden neska-mutil guztiei azaltzea zer gerta daiteke ez badugu planeta zaintzen. Ea kasu egiten didaten!