viernes, 19 de junio de 2009

Inork ez daki


Egunak pasatzen dira

egunero berdina,

lagun mina

beti zurekin egongo dela,


Bat-batean dena desberdina

eguna iritsi da

joateko ordua da


Agur esan,

zure begiradan

nire bihotzean

beti izango zarela

nire barruan.


Orain arte batera,

etorkizuna...

inork ez du jakingo.

jueves, 11 de junio de 2009

Gezurrak besterik ez... :(


Mendian

zaindu behar ditugula

landareak


Itsasoan

errespetatu behar ditugula

animaliak


ez dugula kutsatu behar

natura


Zure espainetan

hitz egitean

egia esan behar duzula


Nire buruan

sinizten dut

hitzak besterik ez direla


Zure barruan

pentsatzen duzuna

eta esaten duzuna

desberdina dela


Edonon

esango duzula

gezurra

Lagunengatik...


Lagunak defendatzeagatik


armak


apurtzen badidate,



Distantziarengatik


milaka kilometro


egin behar banitu,



Haiek maitatzeagatik


bihotza


kentzen badidate,



Pozteagatik


aurpegia


deformatuko banindute




Inoiz


Inola


Inon


Ez ditut


lagunak ahantziko

jueves, 7 de mayo de 2009

EGUNEROKOA

Torrevieja, 2009ko Apirilaren 25an


Atzo oporrak eman zizkiguten eta arratsaldean Torreviejara abiatu nintzen nire aita,ama, eta lagun batekin. Goizeko 5etan iritsi ginenez, batekin. Goizeko 5etan iritsi ginenez berandu altxatu gara, gozaldu dugu eta Nerearekin herriko plazara joan naiz. Han Wiji-ren bila genbiltzan Internetera sartzeko. Arratsaldeko 5etan bazkaldu dugu eta beranduago "Habaneras"era joan gara.Arropa berria erosi didate oso pozik negoen!Normalean eguenero hondartza goaz baina eguraldia dela eta aipatutakoa egin dugu. Bihar eguraldia hobetzea espero dut!


Torrevieja, 2009ko Apirilaren 26an


Gaur atzo ez bezala, hondartzara joan gara. Eguraldi ederra egiten zuenez hondartzatik berandu igo gra etxera bazkaltzera.Etxerako lan batzuk egin ondoren kalera irten gara. Afaldu eta gero, telebista ikusi dugu baina laister amak ohera bidali gaitu, edo hobeto esanda, maleta egitera Granadara joateko. Izugarrizko gogoak ditut joateko!



Granada,2009ko Apirilaren 27an

Goizean amak goiz altxatu gaitu Granadarauntz abiatzeko.Guztia prestatu ondoren, bidaia hasi egin dugu. Azkenean Granadara iritsi gara eta hotelaren bila egon gara. Hotela bikaina da! Gauzak utzi, azkar bazkaldu eta autobusez Alhambra ikustera joan gara. Ordu batzuk eman ditugu bertan baina interesgarria izan da. Generalifeko laberintoak eta Alkazabatik ikusten ziren auzoak eta paisaiak batez ere. Oinez jeitsi gara hirira, beranduago tapa batzuk hartu eta hotelera bueltatu gara. Egun nekagarria izan da batez ere Alhambrako eskailerak bian osos ondo pasatu dut!





Granada, 2009ko Apirilaren 28an

Hotelan altxatu gara gaur, gosaldu dugu eta hoteletik joan gara. Presakaz ibili gara Granadako katedrala ikusi nahi izan dugulako. Bainaazkenean bakarrik kapila bat eta kanpotik ikusi dugu. Katedralaren atetik pasatzerakoan sorgin batzuk eskuak hartu dizkiguteirakurtzeko nahian. Zelako beldurra!! Ezin genuen ihez egin! Gero Sierra Nevadara abiatu gara.Hau zorabioa!!Errepidea kurbaz beteta zegoen. Ikusi dugunen Kordobara joan gara meskita ikusteko nahiarekin.Bazkaldu eta meskita ikustera! Oso eraikin polita da! Azkenik kotxea hartu eta Torreviejara abiatu gara berriro. Oso berandu iritzi gara goizeko 2:00etan gutxi gora behera.




Torrevieja2009ko Apirilaren 29an

Azkenean Torreviejan gaude lasai-lasai. Goizean hondartzara joan gara.Izugarri gustatzen zait itsasoan baianatzea. Berandu igo gara hondartzatik eta bazkalddu eta gero dendaz-denda ibili gara. Momentuz ez dut ezer ikusi. Dendak itxi dituztenean, Nerea eta biok herriko plazara joan gara Internetera konektatzera Ipod-aren bidez. Afaldu dugun bitartean "Los hombres de Paco" ikusten ibili gara. Egun lasaia izan da baiana oso gustora sentitu naiz.



Torrevieja, 2009ko Apirilaren 30an

Gaur ez daukat hainbeste gauza kontatzeko. Zergatik? Ba gaur eta atzo oso berdinak izan direlako. Nahiz eta programa desberdinak, denda desberdinak... izan osos antzekoak izan dira.Hori bai, beti dago barrearazten gaituen tontakeri desberdina.



Torrevieja, 2009ko Maiatzaren 1an

Gaur ostirala denez herrian azoka dago. Ama, Nerea eta ni arropak eta horrelakoak erostera joan gara.Aita berriz, frutak erostera, batez ere laranjak.Berandu bukatu duggu.Hondaratzara joateko nahia geneukan eguraldia ikusi arte. Eguzkia ez da atera! Zelako dezepzioa! Orduan jatetxe batrea joan gara Valentziako paella dastatzera. Geroago etxerako lanak egin eta Nerea eta biok paseotxo bat ematera joan gara. Nereak izozki bat jan du nik berriz gofre bat. Oso goxoa zegoen! Berandu iritsigarenez etxera, berehala oheratu gara.



Torrevieja, 2009ko Maiatzaren 2an

Azkenean iritsi da Gasteizera bueltatzeko eguna. Gaur nire gurasoen 22. urteurrena da.
Hondartzan pixka bat egon eta gero etxera igo gara ama eta aita maletak bukatzen ari ziren. Eguerdian bidaia hasi dgu Gasteizeruntz, gaueko 11:00etan iritsi gara! Hainbeste denbora kotxean nekagarria da, biana musika entzuteko eta lo egiteko aprobetxatu dut!




Gasteiz, 2009ko Maiatzaren 3an


Gaur Amaren eguna da! Lehenik eta behin ama zoriondu dut! Opariak eman dizkiogu eta gero Sarriara joan gara senideak ikustera! Oso pozik nengoen haien artean! Guean etxerako lanak eta gauzak prestatu ditut eta geroago ohera joan naiz. Bihar eskola gogor hasteko!

jueves, 2 de abril de 2009

Kontsumoa


Azken 20 urteotan kontsumoa bikoiztu egin da gure gizartean, erosketak egitea modan jarri da eta gero eta ur, elektrizitate... gehiago gastatzen da. Materia guzti horrek lurretik ateratzen dira beraz, egunen batean iturriak agortuko dira. XIII. mendean pentsatzen zen agortezinak zirela baina orain ikerketen bidez gezurra dela jakin da. Horregatik konponbidea bilatzeko nahian gabiltza.
Mundua salbatu behar dela argi dago baina pertsona guztiek ez dute iritzi bera.Herri aberatsek kontsumoa jaitsi behar dute, horrek esan nahi du gauza batzuei agur esan behar dietela, baina hori ez da erraza.
Alde batetik batzuk kontsumoa jaisteko prest daude, egoera oso larria dela uste dutelako, bestela planeta agortu egingo da.
Beste batzuk ordea, ondo jarraitu nahi dutela bizitzen esaten dute. Hots, mobil ona izan, kotxea autobusaren ordez... Energia sortzeko irtenbide bezala zentral eolikoak eta elektrikoak eraikitzea proposatu dute. Baina ez daude irtenbide honen alde natura suntsitzen dutelako.
Ni neu ados nago lehengoekin, hau da, kontsumoa jaistearekin, horregatik ahal dudana egiten saiatuko naiz eta beste batzuei aurrezteko esango diet.Esate baterako :argia behar ez denean ez piztu ,txorrota itxi, garraio publikoak erabili, elektrizitatea duten tramankuluak gutxiago erabili..

jueves, 26 de marzo de 2009

Telebista


Azken urte hauetan teknologia bilakatu da eguneroko biziaren gauza. Hainbatetarako erabiltzen ditugu tramakulu hoiek, esate baterako, telebista informazioa jasotzeko, gehien bat.Lehendabizi telebistak inforamzioa ematen zuen bakarrik baina denboraren poderioz, konkurtsoak, pelikulak,elkarrizketa merkeak,telezaborra...
Horregatik zalantzak sortu dira telebistaren inguruan, ona ala txarra den eztabaidatzeko.
Kalera atera gara gazteek zer dioten jakiteko. Oihane, Josu, Alazne, Patricia, Andima et Amaia izan dira aukeratuak.
Patricia eta Andima telebistaren alde daude informazioa ematen duela eta interesgarria dela esanez. Josuk , Amaiak eta Alaznek aldiz, ez dute uste beharrezkoa denik, hainbat gauza askoz inportanteagoak daudela eta gainera telibistan berriketa merke, morboa, telezaborra eta halako programak gero eta gehiago daudela. Hala ere, Oihane ez da betere kritikoa eta batzuetan ez aspertzeko balio duela uste du.
Ni neu ados nago ia iritzi guztiekin informazioa ematen duenez interesgarria izan daiteke baina programa txarrek ez dute ezertarako balio eta hobe da beste gauza batzuk egitea. Entretenimendu bezala erabili ahal da aspertzearen kontra beraz, telebista izatea ondo iruditzen zait.

viernes, 13 de marzo de 2009

Orio 09'

Hemen klikatuz gero Orioko argazkiak ikusiko dituzue.

domingo, 1 de marzo de 2009

Orio 09'

 

 

 

 
Posted by Picasa

2.B- DBHko KLASEA ORION

Pasaren egunean barnetegi batera joan ginen Oriora. Helburu nagusia euskara praktikatzea zen eta aste osoan zehar aritu ginen. Bide batez, gure arteko erlazioak hobetu dira.
Oriora garraiatzeko autobusa erabili genuen, baina Gipuzkoa aldera geundelarik, goma bat erre zen eta autobusez aldatu behar izan genuen. Gertaera honen ondorioz berandu iritzi ginen barnetegira.
Astean zehar jolas asko eta dibertigarriak egin genituen. Aipatzekoak dira Zarautz, Pagoeta eta Oriorako irteerak. Orio birritan bisitatu genuen, lehenengoan Shofballean aritu ginen, oso kirol ikusgarria zela iruditu zitzaigun. Bigarren bisitan berriz, jendearekin hitz egin genuen.
Gauero jolas eta abestiak egiten genituen. Aste izugarri ona izan zen, begiraleei eta Eliri eskerrak ema behar dizkiegu gurekin egoteagatik.
Gustura errepikatuko genuke, holako barnetegiak inoiz ahazten ez direlako.

viernes, 27 de febrero de 2009

martes, 27 de enero de 2009

domingo, 25 de enero de 2009

BOLA ZURIA


Gaur 2100ren Otsailaren 10 da. Laister inauteriak izango dira eta jantzia bilatu ezinean nabil. Mattin dut izena 14 urteko mutil berritsu bat naiz, lagunekin egotea gustatzen zait. Aurten inauterietan lagunekin mozorrotuko naiz. Bakoitzak bere etxean daukan zerbait hartuko du eta denon artean zer ateratzen den ikusiko dugu.

Jantziren bat bilatzeko asmoz ganbarara igo naiz gaur goizean. Arropa arraro batzuk hartuta neuzkala, kutxa bitxi bat ikusi dut, inoiz ikusi ez dudana. Birritan pentsatu gabe kutxa ireki dut eta ... jantzi arraro eta zahar batzuk zeuden eta haiekin batera nire birramonen argazkiak. Mozorrotuta zeudela zirudien baina ez nekien zertaz. Arropa ugari zeramaten, praka luzeak, oso beroki potoloak ... Baina gehien harritu nauena eskuan zeramana izan da: bola zuri bat, gurinezkoa zirudien. Baita paisaian ere gurina zegoela zirudien. Guztia zuri-zuri ikusten zen.

Jateko ordua heldu denean amari argazkiak erakutsi dizkiot. Ez zekien zer zen baina derrepentean bere gurasoak kantatutako istorio batez gogoratu da.
-2010an bizi izan ziren pertsonek bero aldiak eta hotz aldiak izan zituzten baina planeta gaizki tratatu zutenez aldaketa klimatikoa gertatu zen. Ur asko galdu zen eta hotza desagertu zen.
Inork ez zidanez erantzunik ematen internetera jo nuen. Bola zuri horri “elurra” deitzen zioten. Hotza egiten zuenean elurra egiten zuen eta umeek panpinak egiten eta bolak botatzen zituzten. Hortxe konturatu nintzen zelako garrantzia daukan planeta ondo zaintzea, nahiz eta berandu izan, zerbait egin ahal da planeta salbatzeko. Pentsatzen eta pentsatzen hasi nintzen eta bururatzen zitzaidan ideia bakarra hauxe izan zen: denboraren tuneletik bueltatzea 2009. urtera eta han dauden neska-mutil guztiei azaltzea zer gerta daiteke ez badugu planeta zaintzen. Ea kasu egiten didaten!