jueves, 2 de abril de 2009

Kontsumoa


Azken 20 urteotan kontsumoa bikoiztu egin da gure gizartean, erosketak egitea modan jarri da eta gero eta ur, elektrizitate... gehiago gastatzen da. Materia guzti horrek lurretik ateratzen dira beraz, egunen batean iturriak agortuko dira. XIII. mendean pentsatzen zen agortezinak zirela baina orain ikerketen bidez gezurra dela jakin da. Horregatik konponbidea bilatzeko nahian gabiltza.
Mundua salbatu behar dela argi dago baina pertsona guztiek ez dute iritzi bera.Herri aberatsek kontsumoa jaitsi behar dute, horrek esan nahi du gauza batzuei agur esan behar dietela, baina hori ez da erraza.
Alde batetik batzuk kontsumoa jaisteko prest daude, egoera oso larria dela uste dutelako, bestela planeta agortu egingo da.
Beste batzuk ordea, ondo jarraitu nahi dutela bizitzen esaten dute. Hots, mobil ona izan, kotxea autobusaren ordez... Energia sortzeko irtenbide bezala zentral eolikoak eta elektrikoak eraikitzea proposatu dute. Baina ez daude irtenbide honen alde natura suntsitzen dutelako.
Ni neu ados nago lehengoekin, hau da, kontsumoa jaistearekin, horregatik ahal dudana egiten saiatuko naiz eta beste batzuei aurrezteko esango diet.Esate baterako :argia behar ez denean ez piztu ,txorrota itxi, garraio publikoak erabili, elektrizitatea duten tramankuluak gutxiago erabili..