jueves, 26 de marzo de 2009

Telebista


Azken urte hauetan teknologia bilakatu da eguneroko biziaren gauza. Hainbatetarako erabiltzen ditugu tramakulu hoiek, esate baterako, telebista informazioa jasotzeko, gehien bat.Lehendabizi telebistak inforamzioa ematen zuen bakarrik baina denboraren poderioz, konkurtsoak, pelikulak,elkarrizketa merkeak,telezaborra...
Horregatik zalantzak sortu dira telebistaren inguruan, ona ala txarra den eztabaidatzeko.
Kalera atera gara gazteek zer dioten jakiteko. Oihane, Josu, Alazne, Patricia, Andima et Amaia izan dira aukeratuak.
Patricia eta Andima telebistaren alde daude informazioa ematen duela eta interesgarria dela esanez. Josuk , Amaiak eta Alaznek aldiz, ez dute uste beharrezkoa denik, hainbat gauza askoz inportanteagoak daudela eta gainera telibistan berriketa merke, morboa, telezaborra eta halako programak gero eta gehiago daudela. Hala ere, Oihane ez da betere kritikoa eta batzuetan ez aspertzeko balio duela uste du.
Ni neu ados nago ia iritzi guztiekin informazioa ematen duenez interesgarria izan daiteke baina programa txarrek ez dute ezertarako balio eta hobe da beste gauza batzuk egitea. Entretenimendu bezala erabili ahal da aspertzearen kontra beraz, telebista izatea ondo iruditzen zait.

viernes, 13 de marzo de 2009

Orio 09'

Hemen klikatuz gero Orioko argazkiak ikusiko dituzue.

domingo, 1 de marzo de 2009

Orio 09'

 

 

 

 
Posted by Picasa

2.B- DBHko KLASEA ORION

Pasaren egunean barnetegi batera joan ginen Oriora. Helburu nagusia euskara praktikatzea zen eta aste osoan zehar aritu ginen. Bide batez, gure arteko erlazioak hobetu dira.
Oriora garraiatzeko autobusa erabili genuen, baina Gipuzkoa aldera geundelarik, goma bat erre zen eta autobusez aldatu behar izan genuen. Gertaera honen ondorioz berandu iritzi ginen barnetegira.
Astean zehar jolas asko eta dibertigarriak egin genituen. Aipatzekoak dira Zarautz, Pagoeta eta Oriorako irteerak. Orio birritan bisitatu genuen, lehenengoan Shofballean aritu ginen, oso kirol ikusgarria zela iruditu zitzaigun. Bigarren bisitan berriz, jendearekin hitz egin genuen.
Gauero jolas eta abestiak egiten genituen. Aste izugarri ona izan zen, begiraleei eta Eliri eskerrak ema behar dizkiegu gurekin egoteagatik.
Gustura errepikatuko genuke, holako barnetegiak inoiz ahazten ez direlako.