domingo, 1 de marzo de 2009

2.B- DBHko KLASEA ORION

Pasaren egunean barnetegi batera joan ginen Oriora. Helburu nagusia euskara praktikatzea zen eta aste osoan zehar aritu ginen. Bide batez, gure arteko erlazioak hobetu dira.
Oriora garraiatzeko autobusa erabili genuen, baina Gipuzkoa aldera geundelarik, goma bat erre zen eta autobusez aldatu behar izan genuen. Gertaera honen ondorioz berandu iritzi ginen barnetegira.
Astean zehar jolas asko eta dibertigarriak egin genituen. Aipatzekoak dira Zarautz, Pagoeta eta Oriorako irteerak. Orio birritan bisitatu genuen, lehenengoan Shofballean aritu ginen, oso kirol ikusgarria zela iruditu zitzaigun. Bigarren bisitan berriz, jendearekin hitz egin genuen.
Gauero jolas eta abestiak egiten genituen. Aste izugarri ona izan zen, begiraleei eta Eliri eskerrak ema behar dizkiegu gurekin egoteagatik.
Gustura errepikatuko genuke, holako barnetegiak inoiz ahazten ez direlako.

No hay comentarios: